SAN TROKAZ JAIETAKO AGURRA

Bi urteren ostean, San Trokaz eta San Prudentzio jaiak berreskuratuko doguz. Pandemia kontuz jokatzera eta pertsonen osasuna beste edozeren aurretik jartera bultzatu ginduzan. Hilebete aldrebesak bizi izan doguz, alkarrengandik urrin, batzuetan isolatuta, baina zorionez, pandemia atzean ixten eta ospakizunetarako, zalapartarako, barreetarako lekua hartzen ari gara.

Esku artean daukazun programan gauza asko dagoz eta abadiñar askoren proposamenak jasoten ditu. Ondo pasetako garaia da eta osasunez egingo dogulakoan nago, beti be personak eta gure espazio publikoa errespetatuz. Gora Abadiñoko jaiak!

ALKATEAK
MIKEL GARAIZABAL ITURRIAGAETXEBARRIA

Indarkeria Matxistarik Gabeko Jaien Alde

SAN TROKAZ 2022 JAI-EGITARAUA

Del 11 al 19 de mayo exposición en Udal Mediateka de los trabajos presentados en el concurso de carteles.

En caso de lluvia, los conciertos y la feria de artesanía se celebrarán en la plaza Ferialeku

Maiatzak 12 (Eguena), Santo Domingo.

19:00. GERBASen kalejira txistulariekin eta dantzarien ekitaldia, San Trokaz plazan (azken entsegua).

Maiatzak 13 (Barikua)

17:00. Umeentzako antzerkia probalekuan:
Barrerabizi.


19:00. San Trokaz pilota txapelketa Tornosolo trinketean.


19:00 Kontzertua Ferialeku plazan:
Musikariak.

Maiatzak 14 (Zapatua). Gazte Eguna

08:00. Ganbarru Txirrindulari Elkartea.
Ibilbidea: Abadiño-Gernika-LaidaAbadiño


10:00. San Trokaz Eskuz Binakako pilota goxoa txapelketaren finalak Tornosolo trinketean


14:00. Gazte Bazkari herrikoia Ferialeku plazan. Ondoren, Gazte Eguneko jokoak.


16:00. Graffiti Tailerra. 12 eta 16 urte arteko gazteentzat. Txanporta Kultur Etxe aurrean.


18:00. Eskuz binakako San Trokaz txapelketa, haurren finala frontoian. Ondoren, kadete eta Sub22 mailetako San Trokaz txapelketako eskuz binakako finalak.

Maiatzak 15 (Domeka), San Trokaz.

12:00. Meza Nagusia. Ondoren, ezpatadantzari eta irlanderen dantzaldia San Trokaz plazan


17:30. Familia ikuskizuna:
“La tartana” (Trocos Lucos).
Ferialeku plazan.


19:00. Erromeria Txanporta plazan Oxabi
taldeagaz

Maiatzak 20 (Barikua)

18:00. DiskoTxiki Txanporta plazan: DJ Porru. Euria bada, probalekuan


22:00. Kontzertua Ferialeku plazan:
Kantu bat gara-Jon Maia.

21 Maiatzak 21 (Zapatua)

11:00-14:00. Umeendako jolasak frontoian.


11:00-14:00. Gazteentzako Emozio Parkea.
Eliza aurrean.


12:00. Kalejira: Otxote Muñatones.


14:30. Paella erraldoia Ferialeku plazan.
Txartelak salgai Mediatekan.
Erosteko azken eguna: maiatzak 13.
Prezioa: 8€. Jai batzordeak ogia eta postrea bananduko ditu.


16:00-19:00. Umeendako jolasak frontoian.


16:00-19:00. Gazteentzako Emozio Parkea. Eliza aurrean.


18:30. Kalejira Orkresta elektrotxarangarekin.


21:30. Kontzertua Txanporta plazan:
Dupla, Bulego eta Skakeitan.

Maiatzak 22 (Domeka)

11:00. Artisautza azoka Txanporta plazan.
Abadiñoko emakume artisau-sortzaileak antolatua.


11:30-14:00 Tailerrak Ferialeku plazan. 6-10 urteko umeentzat. Euria bada, probalekuan.


18:00 Kalejira eta dantzaldia Talde Batuak taldeko umeekin eta Txanbolin taldeko txistulariekin Txanporta plazan.


19:00 Txokolatada Txanporta plazan.
Hiper Eroski Abadiñoren laguntzagaz.


20:00 GERBASi agur eta jaien amaiera.


Gora San Trokaz