SAN TROKAZ 2020 JAI-EGITARAUA

Maiatzak 12, Santo Domingo.

15:00. Sormening: Gerbas gure leihoetara. (Youtube)
Tailerra Onditz Mendizabalen eskutik.Ekintza:
– Jaiei hasiera emateko, etxe bakoitzean Gerbas irudikatuko dugu, bandera edo maindire batean plastidecor edo errotuladoreekin.
– Konfetia jaurtitzeko gailu bat eta suziriak ere irudikatuko ditugu.
Beharko dugun materiala:
– oihal bat, kamiseta zahar bat, izara zati bat.
– plastidecor edo antzeko pinturak.
– arkatz-zorroskailua.
– Arropa lisatzeko plantxa
– pastelak ez itsasteko papera.
20:10. Jaien hasierako txupinazoa.

Maiatzak 15, San Trokaz.

17:00. Familia antzerkia: Moby Dick. Gorakada antzerki taldearen eskutik. (Youtube)

Ficha artistikoa

Maiatzak 16, larunbata

Magia saioa etxetik Imanol Ituiñorekin. (Youtube)
12:00. Sormening: Jai giroan jolasak eta merienda. (Youtube)
Tailerra Onditz Mendizabalen eskutik.Ekintza:
– Etxean gaudenez, zinta bat eta igel bat sortuko ditugu jolasteko.
– “gerbasiaki” izeneko postrea ere egingo dugu. Beharko dugun materiala:
– zabor-poltsa
– zinta karrozeroa, makila edo
erratz-makila bat
– papera, 1,5 m-ko soka edo
kordela
– grapagailua.
Gerbasiaki errezetarako:
– gari edo arroz irina
– arrautza bat
– legamia
– azukrea
– eztia
– ura
– mermelada,txokolate,… gerbasiakiak betetzeko.
17:00. Ipuin kontalaria:  “Nire etxetik zuen etxera” Maider Alcelayreny eskutik. (Youtube)

Maiatzak 17, igandea

Magia saioa etxetik Imanol Ituiñorekin. (Youtube)
Jai konfinatuen bideo bilketa.
Aurreko bideoetan jendea animatuko dugu argazkiak edo bideoak bidaltzera… eta bildutako guztiarekin bideo bat egingo dugu, egun honetan erakutsiko duguna.
20:10. Jaien amaierako
txupinazoa.